MIGRAZIOAREN IDEIAK APURTUZ

ELKARTASUN ERALDATZAILEAREN TOPAKETAK

2016KO AZAROAREN 21-27.

Apirilaren 18an (egun berean urte bete lehenago 700 etorkin hil ziren itsasoan itota) hasiera eman genion Harresirik gabeko Lurraldeak egitasmoari. Lampedusako mosaikoaren aurrean elkartu ginen herriko 50 elkartek deituta.

Abuztuan egon ginen Mikelazuloko 14 kide Lampedusan.

Aste honetan Elkartasun eraldatzailearen Topaketa egingo dugu.

Topaketa hauetan gogoeta sakon bat bultzatu nahi dugu. Agerian jarriz eta salatuz jarrera arrazistak, geure gizarteetan, azkenengo 500 urtetan bereziki, ereindako erro sakonak dituztenak.

Elkartasun informatu bat sustatu nahi dugu. Hau da, ez duena ondorio larriak solik begiratzen eta egoera horiek arintzen saiatuz, migrazioaren existentziaren erroei eta kausei buruz gogoeta lantzen duena. Miseria egoerak eta gerren atzean dauden interesak eta jarrera humanoen inguruan egiten den manipulazio mediatiko hipokritak agerian jarriz. Europako gobernuen politika migratorioaren eta lotsa salatuz. Elkartasun eraldatzailearen sareak bultzatu nahi ditugu, lehen planoa jarriz migrazioaren erro estrukturalak, etorkinen aurkako harresien politika zitala eta injustua, elkartasuna modu bat gu geu eta gizartea eraldatzeko euskarria. Begirada berri justu eta bizigarria bat mundo mailako gertakizun estruktural baten aurrean.

Atera dugun kartelak, pentsamendu hau islatzen du:

Migrazioaren ideiak hautsiz. Elkartasun eraldatzailearen Topaketa”

Gonbidatu bereziak izango ditugu. Muga egiten duten hainbat lurraldetik (Melilla, Lampedusa eta Lesbos eta Calais) etorritako kolektibo eta aktibistak egongo dira gurekin gosari eta hitzalditan.

Continue reading