Abuztuaren 22an, Mikelazuloko 14 bidaiarik LAMPEDUSA UHARTEAN lurra hartuko dugu.

Lampedusa uhartea, turismo garestiaren gune seinalatua da. Oso ederra egin zuen naturak Lampedusa. Aberatsek bere erreserba egin dute.
Lampedusa uhartea, pertsona etorkin urazpiratuen, asesinatuen, kanposantua da. Eta bizirik iritsi direnen konzentrazio eremua.
Lampedusa uhartea, uharte militarizatua da (OTAN, Frontex, Italiako Armada) gerrarako atonduriko leku estrategikoa.
Lampedusa uhartea, giza-solidaritatearen, askatasunaren eta fraternitatearen uhartea da.

Lampedusa da Europako lotsagabekeriaren simboloa. Lampedusa da Europa berri desberdin baten aldarria.

Askavusa talde solidarioaren eskutik Lampedusara goaz. Gure besarkada ematera goaz. Lotura solidarioak indartzera. Egoera zuzenetik ezagutzera. Gure ohiu eta salaketa aldarrikatzera: Harresirik gabeko lurraldeak.

Harresi fisikorik gabe; ez Melillako harresia, ez Calaiseko harresia, ez Europako ekitaldeko fronteretako harresia, ez Mediterraneo harresia, ez NATO eta ez Frontex. Ez ditugu nahi.

Harresi mentalik gabe: islamofobia Europako minbizia da.

Harresiak desegin eta harremanak eraiki. Askatasun harremanak, begirune harremanak, elkartasun harremanak. Eta guzti honen ukazioa da azken hamarkadetan Afrikako hainbat eta hainbat lekutan, eta prezeski Mediterraneo inguruko lurraldetan maltzurki eta gezurretan oinarriturik kapitalaren metaketarako piztu diren gerrak. Europa errealki existenteak (Troikaren Europak), Kulturaren Kapital Europearrak izendatzen duen Europak du errua, nahiz berak ukatu.

Lampedusara goaz. Han bizi eta ezagututakoa zabalduko dugu bueltakoan gure Herrian.

Bideoa: https://youtu.be/gZN_jd6zFCE

Mikelazuloko bidaiari Lampedusatarrak.

INFO +

Lampedudako bidaiaren informazio guztia, kronikak, argazkiak etab. horretarako prestatu dugun webgune honetan aurkituko dituzue

>> http://harresirikgabe.eus <<

Jarraipena egiteko sare sozialak:
TW: https://twitter.com/HarresirikGabe
FB: https://www.facebook.com/harresirikgabe/