Azaroaren 17an, Fuocuoammare filmari buruzko Zineforuma dago Niessenen. Hemen duzute pelikula honi Askavusak egindako kritika euskaraz.

FUOCOAMMARE: ASKAVUSA TALDEAREN IRITZIAK.
2016ko otsailaren 24.
Rosiren filmak Berlingo Zinemaldia irabazi du.
Eta meritu handiz. Rosiren filma, izan ere, film handi eder bat da. Zinematografiaren aldetik oso ongi eraikitako lana da. Muntaia eta argazkiak maixuki antolatuak daude eta filmaren gorputz poetikoaren adierazpen organiko eta harmoniotsua dira.
Zuzendariaren kurrikulumak eta eskuratu duen palmaresak, horren premia balego, 2014 ezkeroztik Rosik lantzen ari denaren emaitza zinematofrafikoari buruzko itxaropenarako motiboak ematen dituzte. Eta egun hauetan zine aretoetan ikus daitekeen pelikulak, bidezkoa zen itxaropen kualitatibo eta artiskoa baieztatu du. Horrela bada, onargarria dirudi Berlingo zinemaldiaren epai-mahaiak egindako balorazioa. Continue reading