I.- MIKELAZULOTIK LAMPEDUSARA

Abuztuaren 22an goizeko 11,00etan elkartu ginen Mikelazulon. Bidaiaren hasiera.

Motxilak, maletak, alaitasun handia.

Zergatik goaz? Barne behar batek bultzatuak. Gizatasun osoago bat esperimentatzeko posibilitatea sumatzen genuen. Etzen inorekiko konmiserazioa. Etzen geure ahalmenen handiustea. Behar genuen Europaren lotsaizunaren simboloaren muinan egon. Horren lekuko izan, zuzenean ezagutu eta gure pentsamendua, sentiberatasuna eta ekintza ahalmena, sakonagoa eta zabalagoa, gogorragoa eta xamurragoa, behar genuen entzun eta hitzegin. Gure artean hilabete hauetan hitz errepikatua izan bada, ascoltare hitza izan da.
Baina zertara zoazte? Galdetzen ziguten.

Laguntzera? Tokatzen bada lagunduko dugu, bainan ez goaz laguntzera.

Europaren lotsaizuna salatzea? Bai. Hori da gure bidaiaren zergatik funtsezkoenetako. Baina nola salatu? Egia esan ez dakigu! Badaramagu buruan ideia bat edo beste, bainan han egon arte, hango lagunekin egon arte, ezin dugu ezer zehaztu. Ezta gure asmotxo horiek egingo ditugun ere. Musikaz, poemaz, antzerkiz, sare-sozilekiko loturez, gogoz kargatuak gaude. Bainan ez dakigu, zehatz, zer egingo dugun.

Egoera horretan bidaia: Mikelazulotik Renfera oinez motxilez kargatuak; Errenteria-Oreretatik Donostiako Renferaino; Donostiatik Bartzelonara autobusez; Bartzelonan afaria eta loa; Bartzelonatik Erromara hegazkinez; Erromani orduak betez Ostiara; Erromatik Lampedusara; Lampedusako aeroportuan Giacomo, Alexandra, Naussica, Francesca, Fabrizio, Ana… besarkatzea betidanik lagunak baginen (eta ginen) bezala… momentu garrantzitsua zen. Eta inoren aurre kalkulorik gabe eta elkarrekiko konfidantza eta pozari paso libre utziz egin genuen bidai neketsu zoragarria. Oximorón! Esango du norbaitek. Bainan hala izan zen. Neketsua zen bidaia, loari dagozkion orduak lapurtuak, gorputza aulkiaren eta ibilgailuen harresien barruan deseroso…baino, baino… eskurtsioan doazten nerabeak baina zaratatsuagoak, show manen emanaldiak, italiano ikastaroa publiko eta dohainekoa, glutenaren bertuteak eta deskalabroak, juan carlos ehiztaria eta marianitoren abenturen kontaketa dialogatua, kazajastaneko aurkikuntza eta maitasun kanten sorkuntza eta enkarnazioa… ez ziguten isun bat bera ere jarri… baina hala izan zen: desmasiako zarata egin genuen, far-leherketa ugariak… eta binaka-hirunaka xuxurla moduko solasaldi sakonak ixurtzen ziren natura natural gure ahotsetatik.

 

IMG_20160822_133826

Ondo pensatuta (onartzen dut ondo pentsatzeko modu asko daudela), bidaiaren lehenengo sorpresa harako bidaia bera egin genuen bezala (umorez eta sakontasun handiz) egitea izan zen. Zergatik? Ginen egoeran (bagoaz baina ez dakigu zer egitera goaz, zehazki) umore karga eta solasaldi filosofiko poetikoak urduritasunaz libratzeko sistemarik hoberena izan zitekeena erabili genuen, eta gainera, konturatu gabe. Horrela atera zen. Noski, ez autobusean ezta hegazkinean, nekez egin daiteke dantza. Eta bartzelonako gauan gorputzak leher eginda genituen dantzarako behar den ahalmen jauzitzaileak gure giharrak mogitu zezan.

Lampedusaraino bidaia (22an atera Mikelatik, 23an Lampedusako lagunak besarkatzen) bada, etorkizun ziren ondorengo egunetako sorpresetara prestatzeko, prestakuntza saio ezin hobea eta gainera sorpresiboa. Haizearen atsaren kontua da. Putz egiten du eta beti ezustean harrapatzen gaitu.

II.- ASCOLTARE-TEKNIKAREN ESPERIMENTAZIOA

Abuztuaren 24ko goizeko zazpitan abiatu naiz gauden etxetik eguzki iratzar berriaren mundu argitsura ascoltare kontseilua praktikan jartzeko asmotan. Entzun dudan lehen gauza izan da:Lampedusarko portu eta itxasora joan beharrean, joan zaitez Lampedusako lurra eta lehorrera. Entzun, kasu egin eta abiatu naiz kilometro pare bat edo (Lampedusa uharteak 10 km. Luze da) egitera. Paretak hasi dira hitzegiten eta entzun-irakurritakoetatik honako hau jaso dut:”Non acontertari dell’horizonte….Cerca l’infinito” eta ondo-ondoan beste hau: “Non amare per paura dé sofrire é come non viviere per paura dé morire”. Aurrera jarraitu dut eta ikusten dudana da etxe bakan batzuk, lur lehorra, gogorra, piku tximbo horietakoak, eremu ez-emankorra. Pentsatu dut: lur eremu honetan egongo al dira harresituriko etorkinak? Izan ere Lampedusa hirian egin dugun denbora turismoko giroak hiri erdiguneak betetzen du eta migrazioaren fenomenoa ikustezina bihurtzen da. Lehen egunean hiru pertsona bakarrik ikusi nituen beltz kolorekoak. Hortan nengoela bideak aurrean “zaunka-zeruertz” bat somatu nue, txakur pare bat basamortu hartan solteak… eta entzun nuen nire kirioen urduritasuna. Buelta eman eta portu aldera jeitsi nintzen.

Portu adean goizeko 8.ootan badago mogimendua. Turismoaren ekoizpenaren langileak: lehen kafea hartzeko kafetegia irekiak, itxas barrena barkuz bidaia egiteko eskeintza ugaria, urazpiko marabila naturalak (ez gorpu sozialki ekoiztuak) ikusteko submarinismo egiteko gonbiteak, jende asko motoa eta parasolak hartu eta uharteko plaiaren baten bila (kale ugari eta eder askoak daude). Mogimendua. Eta portuari itxiera emanez: ZONA MILITARE DIVIETO PASARE. Hurbildu naiz atera eta paretan pintada bat: PROTEGE LE PERSONE, NO LE CONFINE. Geroago enteratu naiz: Giacomok ez du hori idatzi. Gainera, usaimen finekoa izanik, esaten dit: Ez nago ados! Zer demoniogatik izango da? Bihar galdetuko diot bainan agian zuzen dago, zeren zer zentzua du eskatzeak, nori eta mugak zaintzeko sortutako egitura bati, bere izaeraren kontrako jarduerak egin dezan. NATO-ri, Frontex-i edo Harmadari hori eskatzeak ez al du erakusten baomen dagoela oraindik erakunde horiekiko batere funts praktikorik ez duen konfidantza eta/edo menpekotasun bat?

Maquina bat (italianoz maquina da autoa) pasa da nire ondotik. Gainean zeraman grabatua esaera hau: Io faccio la bella vita. Hara! Maquina batek egiten du bizitza, eta gainera egiten du la bel vita. Oi! Zer gutxi balio dugun!!!!

 

IMG_20160823_195547

Cafe Royalen espreso italiano goxo eta merke bat hartzen ari naiz itzalpean mahaitxo batean. Nire aurretik bikote bat igaro da eta ohartu naiz neskak kamiseta bat zeramala aldarrikapen honekin: “Welcome to Paradise”. Pentsatu dut Lampedusari buruz ari zela. Eta gogora etorri zait egun pare lehengoko komentarioa bat: Lampedusa zerua da, hain eder naturak egina. Baina Zeru horretan gizakion zibilizazioak Infernu bat sortu du (ikustezina, klaro)…Baina infernu horren muinean mundu berri baten zeruertzak argitzen hasi dira (elkarte solidarioak, etorkinen duintasun eta antolakuntza eta protestak, dominazioaren harresirik gabeko amodioen ugaritzeak, bizitzan (eta ez heriotzaren beldurrean) errotzen diren pentsamenduak eta eraikitzen ditugun harremanak…

Tabaccheri (estanko) batera joan naiz Winston paketea erostera. Hango neskak esan dit: “buona giornata”. Ez nekin nola italianoz erantzun. Galdetu diot eta atsginez erakutsi dit: “anchè per lei!. Orduan mintzapraktika egiten hasi gara. Errepikatu dit: “buona giornata”. Eta nik, italiano autentikoan, erantzun diot “anchè per lei”. Irrifar zoragarri batez agur esan dit. Horretan nintzela fruteria baten aurretik pasatu naiz eta nektarina bat gosaltzeko gogoa piztu zait. Hartu dut bat, nagusiarengana joan naiz eta esan diot: zenbat da? Zorro batean sartzera zihoan eta esan diot momentuan bertan jatekoa zela. Esan dit orduan: “Come, come!”. Eta nik: “Quanti è?” Eta berak “come, come”. Eta nik “Quanti, quanti è?”. Eta berak “come come”. Ikusirik irtenbiderik ez zegoela, irrifarra egin, grazie esan eta nekatarina janez egin dut gosariaren lehen partea.

Askatasun plazan geratuak ginen bidaiari guztiak elkartzeko eta hantxe nengoela etxe baten harrizko pareta lau grabatu ikusi nituen: Lehena, Francisco Aita Santuak Lampedusara eginiko bidaiaren oroigarri. Bigarrena “Auspici Vitorio Emanuele”–informatu beharko naiz ondo, bainan Victor Manuel Italiako erregea izandakoa dela uste dut. Garibaldiren mogimendu iraultzailearen bizkar gainean altxatu zen erregea…. Hirugarren honela zioen: Lampedusa al suoi figli caduti: 1914-1918 eta 1940-1945. Laugarrena berriz 2004ko uztailaren 2an Lampedusari eman zioten Urrezko Dominaren oroigarri da. Honela dio: “Il Presidente de la Republica. 2 julio 2004. Medalla d’oro.

…..La populazione tutta dava testigantza d’umana solidaritate ed accoglienza verso gli emigranti…”

Etxe horren ondoan gizon adineko seguraski Lampedustar batzuk solasean. Tentazioa izan dut lau grabatu horiei informazioa eskatzeko. Bainan prudentzia pixko bategatik atzera egin dut. Dena den, pentsatu dut, beraien gauzei buruz interes benetakoaz galdetuz hastea ez da “taktika” txarra haien eta nire artean empatia zubi bat eraikitzeko.

Joseba, alias Giusseppe.