Harresiak DESEGIN, harremanak ERAIKI

Oihukatu dezagun bai, HARRESI (pu—–) horiek hautsi nahi ditugula. Itsasoan hizkuntzak, kulturak desagertzen ari direlako. Lurraldeak suntsitzen ari direlako. Gure gain dauden gobernuen hipokresia jasan ezin dugulako. Bizitzen ari garenaren aurrean suminduak gaudelako. Gure inkoherentziak eta konplizitateak agerian jarri nahi ditugu: ez dugu ezikusiarena egingo, ez baitugu gure erosotasuna zaindu nahi milioika etorkinen sufrimenduei bizkarra emanez.

 

Proiektua martxan da

Mikelazuloko 13 lagun gara eta geure herria sentsibilizatzeko asmoz elkartu gara.
Kanpainari hasiera eman genion Apirilaren 18an, Lampedusako Mosaikoaren aurrean elkarretaratzea eginez. Oroituz, urte bete lehenago egun berean, 700 etorkin urazpiratuak eta hilak suertatu zirela Mediterraneoan, Lampedusatik 100 bat kilometrotara.

Herriari gure proiektua ezagutarazi nahi diogulako (eta kanpainaren autofinantziazio modura ere) hainbat emanaldi (ipuin kontalariak, antzerkilariak, koru bat, kaleko animatzaileak, poetak…) antolatzen ari gara Oiartzun, Pasai, Lezo eta Oreretako zenbait espaziotan.

 

 

 

Ah! eta kamisetak ere baditugu salgai!

 

 

 

 

Bagoaz Lampedusara
Harresiak non, harremanak hor
Abuztu bukaeran astebeteko egonaldia egingo dugu Italiako irla zigortu honetan. Zein helbururekin? Batetik, Lampedusan dauden lagunei (Askavusa elkarte solidarioa) babesa eman nahi diegu, izugarrizko lana egiten ari baitira. Eta bestetik. hango egoera ikusi, entzun, sentitu… geure barnea aberastu nahi dugu. Eta gero itzulitakoan, ikasitako transmitituko dizuegu.