Orereta-Bartzelona-Roma-Lampedusa…. eta iritsi gara! Bidai luzearen ostean hilabetetan gure ahotan etengabe izan dugun Lampedusan lur hartu dugu.  Poroak guztiz irekita etorri gara hemengo esperientzia gure azalean sentitzeko. Susmoa daukagu- eta horretara etorri gara nolabait- gure eskemak hautsi eta birmoldatu egingo direla. Eta horretan bidelagun eta gidari izango ditugu Askavusa elkartekoak, urtetan zehar euren isolak (irlak) bizi duen egoeraren (migrazioa, militarizazioa) inguruan hausnarketa eta lan sakona egiten ari diren lagunak.  Gaur egun migrazioaren aurrean Europa edukitzen ari den jarrera tamalgarriaren gainean analisi politiko kritiko interesgarria egiten dute eta ziur elkarrizketa aberats eta sakonak izango ditugula eurekin.

Gaur Askavusako kideek euren elkartea erakutsi digute. Porto M espazioa izena du. Bertan egiten dituzte euren bilkurak eta publikoki irekita dago (ekitaldi kulturalak antolatzen dituzte, besteak beste, musika kontzetuak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak…).

DSC_0077

Gaur egun Lampedusako hondartzetara iritsitako objektuak biltzen dituen erakusketa bat dago bertan ikusgai. Objektu guztiak itsasoaren beste aldetik datozen migranteen barkuetan topatuak dira: Liburuak, lapikoak, jantziak, plastikozko botilak, kasetteak, zapatak, gutunak… Indartsua da benetan.

DSC_0050

Fabrizzio elkarteko kideak azaldu dizkigu erakusketa egitearen arrazoiak.

Hemen elkarrizketa interesgarritik berak esandakoaren lagin txiki bat:

“Migrazioa oso modan dagoen zerbait da. Batez ere fundazio handi, banku eta enpresen artean. Objektu hauek, adibidez, oso baliotsu bihurtu dira fundazio mota horientzat eta maiz saiatzen dira haiek erabiltzeko eskubidea izaten. Zergatik? Objektu hauek ahalbidetzen dizutelako narratiba bat eraikitzen. Lagundu dezakete haien diskurtso eta jarrera justifikatzen, humanitario izatearen aitzakia faltsuan, mediterraneoa guztiz militaritzatzen, esaterako. “Etorkin gaixoak, lagundu ditzagun” jarrerarekin  patroi neo-kolonialista berrezartzen. Erabilpen komertzial bat ere eman dakieke.

Baina era berean, eta hori da gure helburua, objektu honek atzean zer gizatasun daukan indartzeko. Nork egin zuen, nork erabili zuen, zein lurraldetik datorren, zein kondiziotan bidaiatu duten euren jabeek, zergatik, beraiek ihes egin behar izan zuten gerra hori nork sortu zuen, zein interesekin…” Hori da guk erakusketa honekin lortu nahi duguna. Objetu hauek guztiak indartsuak dira oso, baina kontuz ibili beharrra dago, objektu bat behartu dezakezulako  zuk nahi duzuna esatera”.

DSC_0055DSC_0024DSC_0062DSC_0022