Azaroaren 17an, Fuocuoammare filmari buruzko Zineforuma dago Niessenen. Hemen duzute pelikula honi Askavusak egindako kritika euskaraz.

FUOCOAMMARE: ASKAVUSA TALDEAREN IRITZIAK.
2016ko otsailaren 24.
Rosiren filmak Berlingo Zinemaldia irabazi du.
Eta meritu handiz. Rosiren filma, izan ere, film handi eder bat da. Zinematografiaren aldetik oso ongi eraikitako lana da. Muntaia eta argazkiak maixuki antolatuak daude eta filmaren gorputz poetikoaren adierazpen organiko eta harmoniotsua dira.
Zuzendariaren kurrikulumak eta eskuratu duen palmaresak, horren premia balego, 2014 ezkeroztik Rosik lantzen ari denaren emaitza zinematofrafikoari buruzko itxaropenarako motiboak ematen dituzte. Eta egun hauetan zine aretoetan ikus daitekeen pelikulak, bidezkoa zen itxaropen kualitatibo eta artiskoa baieztatu du. Horrela bada, onargarria dirudi Berlingo zinemaldiaren epai-mahaiak egindako balorazioa.
Hala ere, Lampedusa e Linosako dermioan urteetan komprometituak izan garen aldetik, nahiko genduke, soilik artistiko eta estetikoa ez diren bestelako aldeei buruz ere, hitzegin. Edo, hobeto esanez, uharteari buruz, eta bere baitan duen problematikari buruz, filmak eskeintzen duen irudiari buruzko gogoetaren bat egin nahiko genduke. Zehazkiago, aukera espresibo, narratibo, poetiko eta semiologiko jakin batzuk, eta, hain zuzen, horiek daukaten gailentasun estetiko ukaezinagatik, ezinbestez ondorio politikoak dituzten errepresentazioei bizitza emateko duten ahalmena dela medio, elika dezakete ondorio praktikoak duten egoeraren ikuspegi jakin bat eta munduko ikuspegi bat. Hain zuzen, gure bizitza eta gizartean konformatzen duten botereekiko lotura zuzenean.
Uste dugu, besteak beste, holako exijentzi bat, kontutan hartzekoa dela. Batez ere ikusten dugunean nola eta zein neurrian, pelikularen balioespen estetikotik abiatuz, erresonantzia handiako kutxa mediatikoak ez duen okasiorik galtzen estetikotik gutxi daukatzen eritziak emateko, eta, aldiz, lampedusatarren izaera antropologikoari eta beraren espirituarei buruzko iritziak ari diren ematen barra barra, Lampedusan eragiten duten gertakari historikoetaz azterketa azkarrak eta interesatuak eskeintzen.
Ez dugu, bada, filmaren kalitate estetikoa eztabaidan jarri nahi. Aitzitik, maila estetikoan duen balioa onartuz, aztertu nahi ditugu sortzen ari diren ondorioak. Alderatu nahi dugu, bada, Fuocoammarek garatzen duen diskurtsoan agertzen den errealitatea, eta filmaren balio artistiko bezain begibistako eta eztabaidaezinak diren beste elementu batzuetatik agertzen den errealiatatea.
Lampedusatar askok ikusi ahal izan duten bezala, eta Rosik berak publikoki behin eta bitan esan duen bezala, pelikularen zuzendaria hilabete asko bizi izan da Lampedusan. Denbora hori ez du erabili soilik pelikularen eszenak eta argazkiginza lantzeko. Uhartea, bertako biztanleak eta dauden kontraesanak ezagutzen aritu da. Hilabete hauetan Rosi jende askorekin egoteko okasioa izan du. Gutako askorekin hitzegin du. Salaketak, ekimenak, manifestazioak, eguneroko bizitzaren zatiak, bizikidetza… holakoetan presente egon da. Emanalditan egon da, uhartearen ezaugarri nabarmena diren kontraesanak garatzen ikusi du. Hain zuzen, informazioaren eta espektakularizazioaren mundu zarataz beteak kontsideraziotan hartzen ez dituen edota bere erabilera interesatura eta kontsumora egokitzen dituen kontraesanak ikusi ditu. Berak Berlingo zinemaldian egin zioten elkarrizketa batean esaten zuen bezala, Rosi Lampedusara iritsi zen 2013ko urriaren 3ko urperaketaren ondorengo hilabetetan, eta aurkitu zuen “uharte militarizatua, bainan etorkinik gabe”. Orduan ere, azpimarratzen du zuzendari egindako elkarrizketa batean, piztu zen berarengan Pelagia-ren militarizazioaren kontzientzia. Bide batez, gai honetaz gurekin ere askotan hitzegin du. Lampedusako lurraldearen eta itsasoaren militarizazioa, migrazioren egiturazko “larrialdiak” aldarrikatu ondoren garatua, aspalditik gure borroka puntu bat da. Eta gai honi buruz behatzaile guztiek, salbu eta aurreiritziz beteak ebidentzia ere ikusteko gai izan ez direnek, guztik erakutsi dute urtetan horrekiko sentiberatasun handia urtetan.

Lampedusa 20 km2 lurraldea da. Bere hedadura txikian erradar asko daude (batzuk bikoiztuak eta hirukoiztuak, gorputz militar bakoitzak bere detekzio unitatea bait du), gerra elektronikorako dispositiboak eta horiekin batera doazten zerbitzu militarrak. Eta jarduera militarra dela eta, jadanik ospetsuak bihurtzen ari diren lampedusatarrak gelditzen ari dira bere lurralde eta arrezifeen zati garrantzitsuetara hurbildu ezinik. Militarizazio handia bada, bainan zirku mediatiko handiak, urtetan uhartearen inguruan notizi-egarriz biraka dabilenak, ez du iza kontutan hartzen, edota okerragoa dena, legitimatu eta justifikatu egiten du beharrezkoa bezala bere helburu humanitarioak eta salbamenduzkoak gauzatu daitezen. Helburu horietara, ordea, gogo txarrez abiatzen ziren indar militarrak, etengabeko larritasunaren gertaera “naturalak” behartuak.
Horrela, uhartean urte bete baino gehiago bizi izan duenak badaki, alde batera utzirik handikeria gubernamentalak, jerarkia militarren autospakizunak edota teleberri robotizatuen hitz eta pitz hutsalak. zer esan nahi duen Lampedusan presentzia militarra.
Eta hala ere, filmaren lehenetako irudi batean ikusten dira, filmaren argakiak landu dituenak maixuki hartutako arratsalde giroko argien artean, Capo Ponenteko erradar batzuk, hipnotizatuak biraka beren ardatzen inguruan. Erradarren dantza koordinatuan entzuten da, atzean, audio bat – azpitituluez zurkaizturko zirtakaze ez ziur eta eskas bat murmurikatzen delarik– italiarren (Kostaldeko Guardia? Mare-Nostrum gune operatiboa? Triton gune operatiboa?) eta Siziliako kanalean balantzaka dauden txalupetetako baten arteko komunikazioa. Lampedusako errealitatea ezagutzeko modurik izan gabe filma ikusten duen batentzat, filmaren narraziotik azaleratzen den errepresentazioak, helburu horretara zuzenduriko gailu teknologiko-militarraren eta desiraturiko etorkinekiko sorospenaren arteko lotura iradokitzen du. Horrela dispositibo militarra legitimatua gelditzen da.
Bainan elementu militarra ia ia protagonista lirikoa bihurtzen da, Rosiren pelikularen osagai dokumentalistaren egitura narratiboa kontutan edukita. Behin eta berriro agertzen da irudien artean kasko bat gris-militar koloreko bat ihardunean, itsas uhinak zeharkatzen, zaintzaile erne eta arretatsu bezala, prest zorigaizto ekaiztsuri aurre egiteko giza bizitzak salbatuarren.
Eta beti badago ilunabar bikain hodei mehe luzezkoa, Pelagieko itsasoaren zeruertzak soilik oparitzen duenetakoa, helikoptero baten “jaiotza”-ren atzealde gisa. Egun berri bat, zerua eta lurraren artean, ba omen dator militarruntzi baten hangarretik etorria. Goizalbak zeruertzak koloreztatzen duen bitartean, gau nekatu baten itzal zirpildua urratua gelditzen da hangar batetik sortzen ari den argiaren eraginez, eta hangar bera mantsoki irekitzen da eta bere altzotik ateraten da kume hegalaria bera, oraindik haur-ohialekin, bere itxuraldaketa amaitu berria duen krisalida herabe baten gisa. Untzi militarraren bizkarrean dagoen barneko monitoretik ikusi ahal izango da argia ikusi berria duen kumearen hegaldia, eta une jakin batean aurkituko du kume jaio berriak non erabili bere indarra. Filmaren sekuentzia asko filmatuak izan dira itsasaireko ekipamendu militarretan, eta maiz, horien barneko gaua etena gelditzen da soilik komandoaren aginte-mahaiko monitorearen pultsatze argitsu bizi eta erritmikoaz. Ez dira falta untzi militarreko erradarren lehen planoak, osagai autopropulsatua aurkitu artekoak, filmaren ekonomia narratiboaren barruan indar militarren protagonismoari ikusgarritasun dinamiko bat eman arte: gailu militarrari subjetibitate propioa, pertsonaia balitz bezala, praktikoki emateko. “Pertsonai” honek, konnotazio lirikoak hartzen ditu beregain, zeren eta bere osagaiak, hau da, baliabideak, teknologia, gizakiak, askotan agertzen bait dira sorospen lan baterako aztarna humano bakarrak bezala dimentsio jakin zehatz baten barruan: itsaso bera da balizko elementu arriskugarri bakarra.
Tamalez, hala ere, erradarrek uhin elektromagnetikoez birrintzen ari dira uharteko biztanleak. Tamalez uhartearen Mendebaldean, balio naturalista altuko hainbat lekutan ez lirateke egon behar, eta ezta ere interes arkeologiko handiko Capo Grecale eremuan. Tamalez, uhartea, emigrazioaren aitzakiarekin, duela urtetik hona gerrako postu aintzindaria da, eta gerra estrategia hori da migrazioa sorrarazi egin duena. Lampedusa, Muos, Birgi, Sigonella-ekin batera, osatzen dute, hola da, NATO munstroak Sizilian eta Mediterraneoan, urteetan zehar, zabaldu duen suntsiketa eta gerraren pieza garrantzitsuak. Zer ikustekorik izan ditzaketen gerra elektronikorako ekipamenduak eta itsasoko salbamenduak…, hori misterio bat da oraindik argitu ezin daitekeena.
Fuocoammaren, auzi migratorioaren inguruko ardatz narratiboan, erreportaje zorrotz, esentzial bati ematen zaio bizitza, Irudi zehatzak diru eta gertukoaren dominio handi batekin egina dago. Badirudi lekurik gabe utzi nahi duela edozein babes-emate edota bazterreko aparteko ñabardura.
Bainan, honi dagokionez gure galdera hauxe da: Rosiren zuzendaritzaren kalitateak sorraraz dezakeen esperientzia estetiko eta emozionalaren bizitasunak eta sakontasunak, erreportajearen beraren fenómeno-objektuari buruz ikusleen duen ulermena aberasten al du?
Rosiren lanaren zatirik dokumentalena, migranteen irudien inguruan artikulatzen da, jakindura handiz eraikitako errelato baten inguruan. Irudi horiek, askotan proposatzen dira enkoadraketa oso motzetan eta lehen plano gertukoak eta oso adierazkorretan. Bainan zuzendariaren maixutasunak ikusleengan sorraraz dezaken emotibitate indartsuak, ez du, zinematik irtetzen dena ezagutza-elementuak eskeintzen zinematik irtetzen denak Mediterraneoan gertatzen ari dena hobe uler dezan. Ez da aipamenik ere egiten harreraren inguruko negozioei buruz. Aitzitik, narrazio osoak elikatzen du, egitan, legitimizazioa, gertatzen dena inskribitua gelditzen delako eskema binario batean, zeinaren arabera itsasoan hiltzeak antítesis bakarraren papera jokatzen duen.
Ikuslea ez da bultzatua pentsatzera zergatik etorkinek beren lurraldetik ihes egiten duten; salbuespen bakarra, agian, da etorkinen kanta urragarrian erakusten dena. Aipaturiko momentua ( atxilotze zentruan, telekamara baten aurrean, negoziazio baten ondoren posible den espontaneitate mailakin), haatik, ondo begiratuta, gerrak eta bonbak daudela esatera mugatzen da, zerutik desgrazi natural batez eroriak, baieztatuz horrela mundo guztiak dakiena, hau da, etorkinak gerra eta pobreziatik ihes egiten ari direla. Nork sorrarazten dituen gerrak eta pobrezia, zein erabaki politiko eta ekonomiko, zein nazioarteko boterek hartzen du parte…, ez da inoiz abagunerik ematen horretan sakontzeko. Bada beste informazio gai bat, guztiz ilunpean gelditzen dena: zergatik etorkinak, beren lurraldea uztea “behartuak” izan ondoren, mogitu behar diren horrelako duintasunik gabeko bide eta modutan, ekonomikoki horren gastu gehigizkoak eginez eta beraien bizitzarako gizalegerik gabeko bide arriskutsuak ibiliz. Bada, filmaren egitura narratiboak ez dio ikusleari gai hori argitzera bultzatzen.
Honi dagokionez, filmak ez du ikuslea bultzatzen galderak egitera. Are gutxiago saiatzen da –adierazpen kodigoak eta komunikazio erregistroak izan dezaketen mugen barnean bada ere— ez da ausartzen azken hamarkadetan auzi migratorioa zigilatu duen informazio dominantearen berunezko sarkofagoan pitzadurarik sor dezakeen erantzunik ematera. Gerra eta pobrezia bezala, itsasoz egiten duten bidai absurdoa zerbait emana da. Horrela osatzen da filman, jardun itxuraz natural eta autosufizientea.
Migrazioaren kausak eta erabiltzen diren baliabideak eta formak, HOR DAUDE. Punto. Ez dago zergatiak galdetzeko beharrik. Ekin egin behar da. Indar bereziak ere hor daude. Izan ere, militarrak prest daude ekintzarako, giza bizitzak salbatzeko.
Filmak, bada, Edwar Saidek definitzen zuena erreproduzitzeko joera du. Saidek, XIX mendeko nobela ingelesan imperio kolonialari buruz egiten ziren erreferentzietaz ari zela, esaten zuen bazegoela “jarrera eta harreman egitura” bat. Filmak bere ekarpena egiten du berbaieztatuz ideia bat: migrazioa ezin da ez izan arazo humanitarioa, larrialde bat. Baina ez du, aldiz, galdetzen zergatik, eta ez du ere segituan galdetzen zergatik migrazioak hartzen dituen horrelako forma espantagarriak. Eta politika da larrialde egoera bati erantzuten diona, eta justu baino, politika bera da arazoa sorrarazi duena. Sugeak bere burua irensten du eta bere ingurubiraketan mundu osoa harrapatua geratzen da. Filmak berproposatzen du emigranteari buruzko iruditeria paradigmatiko bat: etorkina gorputz pasiboa da, zaintza, laguntza, arreta, sorospen, janaria, ura, arroparen jasotzailea. Etorkina objektu bat da, bizia bai baino objektua. Bera da erabaki-kate-mailaren azken destinatarioa, “txiro gaizo bat” asimetriko eta pasiboa, bere burua zaintzeko gai ez dena. Samaritano onak beti du beroki bat gehiago urkoa baino, eta edozein moduz, garai liberal honetan samaritano onak negozioa egiten du, bera bait da berokiak ekoizten dituena. Filmaren oinarrian badago “jarrera eta harreman egitura” zehazt bat, eta egitura hori sendotzen laguntzen du. Eta migrazioari dagokioen egitura hori, paradigma politiko-informatibo dominantearena izatea, titularraren lehen lerroetan agerian jartzen da. Azken bi hamarkadetan Lampedusan “lehorreratuak” izan diren ehundaka mila inguru etorkinei erreferentzia egiñez irakurri daitekeen bakarra hitz bat da: LEHORRERATUAK.
Hitz honek aurreiritzi bat adierazten du: Lampedusa omen da migranteen bidearen helburu nagusia. Bazterrean uzten da horrela Lampedusa dela, benetan, eraikitako muga bat, apropos egina, erabaki politiko zehatz batzuen bidez imposatua. Eta gainera, Lampedusan eman den etorkinen kopuruen gorakada itzela, hori ere, izan da agintarien portaeraren ondorioa, eta hori dena dela egitasmo politiko, legislatibo eta kontrolatzaile baten parte. Zergatik denok Lampedusara, eta ez, adibidez, Pantelleriara? Agian beste uharte hori, objektiboki eta fisikoki uharte pelagikoa bezainbat muga ez delako? Dispositibo horrek bihurtu du uhartea atxilotze-zentro palcoeszenikoa, handik bidaltzen baita eszenatorkira larrialdi etengabearen eta salbamenduaren tragikomedia handia, askoren arreta barreiatuz, “hori” itzalean izkutua gera dadin.
Edertasuna, orduan.
Fuocoammare filmaren eszena askoren edertasun bikaina, nola sartzen da eta zein paper jokatzen du kontestu honetan? Kalitate handiko emaitza estetikoa lortzen duen maixutzak, ezagutza handiagoko elementuak argitaratzera ahalbideratzen du? Edota izkutatu egiten du, esperientzia estetikoaren gozamenaren pean, kontzientzia ez-alienatuaren planoa? Izan ere, azkeneko 25 urtetako gerrak egin izan dira erretorika humanitarioaren izenean. Eta, egia esan, urte guzti hauetan espektakularizaturiko ikuskizunik ez da falta izan. Heriotza gertutik erakustea baliagarria izan daiteke, baldin eta botere dominatzaileen zentzu lasaikor eta simplista baino sakonagora jotzen bada. Edertasun estetikoak eragindako emozioan geratzen bada, nahiz eta bizia, egiatia, sakona izan, orduan, aldiz, azalera hutsean mantentzen da, eta han, edertasun artistikoaren bertigo eta mirariaren morgana maitagrria tranpa bat da beti. Migrante ahitu baten begi zauritu eta samindutik sortzen den odolaz nahasiriko malkoaren irudi hunkigarri eta guztiz ederrak bihotza apurtzen dizu. Baina sekuentzia honen estetikak, ez al gaitu dispositibo militar et dominanteak prestatua eta aurredefinitua duen zentzura hurbiltzen? Uste dugu, aldiz, eszena honen edertasun tragiko eta hunkigarriak ahalmen kontemplatibo hutsa duela. Sorrarazten duen mogimendu emotibo indartsua ez du fenomeno migratoriari buruzko ekuazio errez eta sinplisten ohiala urratzen. Aitzitik, dispositiboaren ezinbestekotasun tragikoa kontenplatzen uzten zaitu, eta horrela inponitu egiten da.
Are gehiago ere, uste dugu emaitzaren edertasunak eraman behar gaituela beste galde-ikur bat egitera, eta horren une intimo batzuk munduari erakusteko beharraz, arte egiteko une horietako jabe legitimoei erauzteaz birpentsatzera. Aurpegi deseginak, goruptz zaurituak, errautstuak, beste modud batez izan al daitezke erakutsiak? Balitete. Galdetzen dudana da, aldiz, ia bizitza horiei baimena eskatu ote zitzaien arte, edertasun bihurtzeko nahiz tragikoa izan. Eta horrela egin izan bada, erabaki dezakete zein arte egin bere sufrimenduarekin? Subjektuak dira edo lehengai moldagarria?
Gianfranco Rosiren filma zeharkatzen duen bigarren ardatz luzea da uhartearen urratu batzuren ibilbidea, gehienbat ibilbide funtzionala, eta bereziki Samuel gaztearen bizitzan.
Filmaren atal “lampedustarra” honi buruz, hainbat alde azpimarratu daitezke. Ia ez da ukitzen hamarkadetako migrazio-larrialdi politikak uhartearen lurrari erakarri dizkion ondorioen azterketa. Militarizazioarekin bezala, ez dago, egia esan, inolako aipamenik lurralde lampedusatarraren kontresanen inguruan. Elementu kanoniko batzuk, eta egia esan elementu nahiko zaharkituak, erabiltzera jotzen da, eta hegoaldeari buruzko esteretipoen elementu estilistiko batzuk daude. Gaztetxo axolagabe eta landalurretan beti galduaren elementu pikareskoa, jadanik ikusitako gauza da eta egia esan pixko bat koipetsua. Baina txarrena da bere formazio-kurrikulumak, gizarte orohar arrantzaletzat punteatuaren barnean, ez duela inolako posibilitaterik ematen gizarte lampedusatarraren kontraesanak fokalizatzeko eta eztabaidagai jartzeko. Egia esan, filmaren zati honetan erabat ausente dagoen gizartea. Atal hau beste leku batean girotua egon zitekeen lanaren oreka adikorra ezertan aldatu gabe. Uhartea ezagutzen duena soilik berrezagutuko du bere paisaia eta lekutan.
Lirismoa bai, bainan paisaia deslokalizatu batean. Narrazioaren gaia izateko ez dira leku egokiak, harreman sozialez, gizakien arteko kontraesanez, gatazka eta istiluen bizituriko tokiak. Aitzitik, paper jakin bat betetzearren lekuak agertzen dira beraien fisikotasun berehalakoan, faktikoan: jokatzen duten papera, ordea, paketasunaren atzealdea izatea da. Horretarako leku bat beste batez ordezkatua izan zitekeen, edozein arroka karedun Lampedusakoaren ordez. Irudikatzen dena da gizarte lampedusatar geldi eta zurrun bat, esteorotipo eta ikuspegi folkorikoaren inguruan. Duela 30 edo gehiago urte antzeko materiala filmatzea posible zen. «Radio Delta», adibidez, salbu eta musika klasikoa emititzen duen momento batean, uhinetik emititzen duena musika italiarra soilik da. Auzia ez da ia detaile hori frogatu daitekeen edo ez. Auzia da irrati horren programazioan askoz folklore gutxiago dagoela eta programazio internazionala handia dela (baita nazioarteko hitzaren ulermen komertzialean ere). Ikuslea beste ideia bat egingo da.
Ez dago loturarik filmak maneiatzen dituen bi ardatza narratiboen artean. Salbuespen bakarra eta labur-labura: emakume batek, sukaldeko lanetan ari dela (eta honetaz ere egin beharko litzateke gogoeta), migranteen urperaketari buruzko berriak aipatzen ditu. Urperaketa gertatu da, horrela esaten da, Lampedusatik 60 miliatara (askotan bezala). Baina hori praktikoki Afrikako kostaldea da. Bakarrik, okasio hartan, eta baita erregimenaren kazetaritzarako informean, emandako erreferentzia Lampedusa izan zela.
Gazte protagonistas itsas-munduari buruz jaso duen prestaketa abstraktoa da, kontestutik kanpo eta destilatua. Horregatik ez da aipatu ere egiten arrantza lampedusatarraren problematika. Arrantzaleen sareak, itsasoaren azpira joaten utzi diren gabarren hondakinekin enkailatu egiten dira. Eta nork utzi du? Salbamenduzko misio “humanitarioa”ren agintaritza arduradun berak. Hitz bat bera ere ez azalduz itsasoak ez duela jadanik gehiago ematen, arrainak bukatzen ari direla, arotzek ez dutela gehiago lanik, errentagarriagoa dela arrantzarako ontziak desegitea uretara bidaltzea baino. Eta hala ere, uhartean bizi izan denak eta arrantzaleekin hitzegin duenak izan du modurik hori ikusteko, ezagutzeko eta horretaz entzuteko.
Fimaren bi ardatz horien arteko kontaktorik falta nabaritzen da ere beste honetan: ez da batere garbi gelditzen nola uhartearen ekonomia, aurrera begira, “larrialdi” migratorio egituralaren ondorioz etorri den kolonizazio militarraren menpekoa izango den. Arrantza eta turismotik, larrialdiaren ekonomiara. Honi buruz nolabaiteko arriskurik hartu al daiteke, kontutan harturik filmaren edertasuna? Bildur gara ezetz.
Ez da aipatzen zer esan nahi duen Lampedusan ezin jaio izatea, jaioberrientzako zerbitzurik ez dagoelako. Kontinentean “erditzea” bidai garesti bat da, eta filmean ez da aipatzen zenbat kosta zaie familiei. Baina hala ere, bada eszena bat, zeinean agertzen da emigrante haurdun bat, salbamendua bitartean, uhartera eramana fetuaren ekografia bat egitera. Eta berriro zalantza: behatzen duen begiaren ingerentzia? Behatuaren adostasuna eta subalternitatea? Narrazioaren exijentziaren arabaera funtzionalizaturiko emakumearen irudiaren izaera?
Lampedusan osasun-eskubidea bermatua egon dadin dauden zailtasunei buruzko inolako aipamenik. Itsas erdian dauden uharteetako komunitate txikien patu amankomuna, dudarik ez. Baina baliabide militarretan eta segurtasun eremuan (¡?) ehunka milioi euro gastatu diren lurralde batean pentsatzeko ematen du benetako ospital bat bera ere ez egoteak (eta bereziki “harrera” zentrua urte batzutan “lehen arreta zentru” bezala izendatua izan denean). Gutxienez groteskoa da. Baina hau dena ez da argitara ateratzen. Aitzitik, gaztetxo simpatikoari bisita bat egiten dio medikuak, eta espektakulo komiko bat dirudi, pelikularen beste kargak arintzeko egina.
Agian zuzendariaren intentzioa zen ez lotzea migrazioaren inguruko sekzioa eta auzi lampedusarraren ingurukoa. Agian kontrakantu aidezako findu, zentzu abstraktu gogorrean lan bat batez ere poetikoa, egin nahi zuen. Baina uste dugu, badagoela, ordea, exijentzia “errealista” bat, baita lanaren sekzio honi dagokionez ere, nahiz eta batez ere funtzional eta teatreroa izan. Besterik ez bada, medioetan filma aipatu eta aurkeztua izaten den moduagatik. Baina filmaren egileek ez dute balio erreal eta dokumentalista erreibindikatzen, ezta pelikularen sekzio lampedusatarrarentzako ere. Izan ere, telediariotatik hasi eta guztiz presente eta birikoa den Fazio-raino, kontaezinak dira “herri lampedusatarra”-ri buruzko aurkezpen eta komentario esentzialistak.
Holako generalizazioak, ezaugarri berezi bat kategoria oso batekin lotzen dutenak, eta ezaugarri hori kategoriaren beraren suposaturiko esentziaren ezinbestekotzat hartuz osatzen diren generalizazioak, mendebaldeko pentsamendu etnozentriko eta kolonialaren berezko portaera binario eta deterministaren propioa da. Oraindik beste behin berriro, lampedusatarak izaten ari dira narratuak, kontatuak, definituak, omenduak eta sarituak ( Mundua, Rosiren filma dela eta, Lampedusari buruz ari denean, Lampedusan ez da ikusi ahal izan; baina jakin bai, badaki lampedusatarrak herri handi bat direla, abegikorra. Jakingo al dute atzerapen hau ere jasotzen).dusa a partir del film de Rosi, en Lampedusa no ha sido posible verlo; pero sí sabe que los lampedusanos son un gran pueblo, acogedor. Sabrán acoger también este retraso).
Beldur ginen lehenago edo beranduago etorriko ote zen Nobel saria. Obama edo Kissinger bezalako militarista odoltzaleei eman izan zaionean, zergatik ez eman “harrera”-ren uharteari, NATOren gerratarako hortzetaraino armatua dagoen uharteari. Hiritarrak eskubide kamustuak eta etorkinak atzekaldeko kaiola izkututan komun eta dutxa pare batekin ehundaka pertsonentzako. Uharte honentzat Nobel saria? Gezur orokortua jaun eta jabe den garai honetan, mediatan aurkezturiko Lampedusa, horixe baietz, mereziko luke ere sari hori. Agian, pakearen saria baino, egokiagoa litzateke eszenifikazio orijinalaren saria. Baina, ezaguna da: sariak ez dira aukeratzen. Gurasoak bezala, oparitutako zaldia bezala. Iristen dena, hartu.
Lagun lampedusatar estimatu batek esaten du askotan ez duela jadanik liporik (lipo da arrezifetako goroldio likits bat) aurkitzene portu aldera joaten denean. Itsasoa asko aldatu da, oso txarki dago, dio, eta hori da seinalea. Ados gaude. Itsasoa kolorez ere aldatu da. Lippoa, haren gainean oreka galtzera eramaten zaituen irristadak errezak izaten ziren, itsasoa utzi duela uste genuen, eta barreiatua zela bestelako bideetan barna. Bitartean, gaur bertan, gobernuak onartu ditu Sigonellako USAko droneen hegaldia. Hasiera ematen zaio horrela beste interbentzio militar bati Libian, martirizatua eta jenozidioaen menpe dagoena. Dudarik ez dugu. Bainan beti harrera eta edertasunarekin, errukiz.
Azken gaua: harrera ona, gerra ona eta ikuspegi ona.
Amaitu da artikulua. Segidan hiru aipamen “Lampedusa: el naufragio de la veritá” dokumentutik atereak. Fuocommare pelikulari buruzkoak.
1.- Renzik, Fuocoammare filmaren kopia bat oparitu zien EBko bilera gorenetako batean estatu europearren buruei eta DVDrekin batera zihoan oharran eskribitzen zuen: “Harreraren magia eta Lampedusako jendearen apartako birtuteak kontatzen duen lana. Lampedusako jendearentzat etorkina, beti eta ezer baino lehen, gizaki bat da”.
———–
2.- Lampedusako Hot-Spoten errepresentaziora itzuliz, Fuocoammare-n migrante talde batek gospel moduko bat kantatzen du eta besteren artean honako hau esaten dute: “Kartzelan itxi gaituzte. Askok urte bete egon gara kartzelan. Askok sei urte daramagu kartzelan, askok kartzelan hil egin gara. Kartzela, Libian, izugarria zen. Ez ziguten jaten ematen. Egunero kolpeka, urarik ez eta askok ihes egin dugu. Gaur egun badakigu Jainkoa dela salbatu gaituena”. Beste eszena bat, Hot Spot barruko futbol partida bat da. Noski, prefekturak ematen du filmatzeko baimena, beti ere Hot Spot-a baldintza, gutxienez, duinetan ikusten bada, bainan Rosik entzunak zuen gure iritzia Hot Spot-eko baldintzei buruzkoa. Bainan nahiago izan du kartzel liberiar “izugarriei” buruz hitzegin, Lampedusako Hot Spoteko benetako baldintzei buruz baino. (Handik gutxira sute bat izan zen –hirugarrena, edo laugarrena kontuan sartzen bada aeroportutik gertu zegoen egitura zaharraren sutea).
Hauxe idazten zuen migrante talde batek agiri batean, 2016ko maiatzan egindako protestan:
“MIGRANTE” TALDE BATEN PROTESTA. HOT SPOT-AREN BALDINTZAK ETA IDENTIFIKAZIO PROZEDURAK.
“Iheslariak gara. Gerran dauden gure herrialdeetatik etorri gara hona. Gure jatorrizko herriak Somalia, Eritrea, Darfur (Sudan), Yemen eta Etiopia dira. Lampedusan jasaten ari garen tratua ez da gizalegezkoa. Gure aztarna digitalak ematera derrigorrez behartu nahi gaituzte, eta horretarako, ordenaren indarren partetik, are tratu txarrak ere jasan izan ditugu. Aztarna digitalak ematen ez baditugu ahoz eta fisikoki erasotzen gaituzte, gure kontra jartzen dira, eta janariaren banaketan diskriminatuak izaten gara eta patioan pelotan jokatzea debekatzen digute. Koltxoiak bustita daude bainuetatik ateratzen den uraz eta horrek gaixotasunak eragin ditzake. Hemen adin txikikoak badaude, emakume haurdunak eta osasun arazoak dituzten pertsonak eta ez dute arreta egokirik izaten. Lampedusan, batzuk, 2 hilabete daramagu, beste batzuk 4 hilabete. Eta aztarnak emateari uko egiten badiegu, ez dakigu, bizitza duina izateko baldintzak duen lekura joateko, noiz emango diguten kartzel honetatik ateratzeko posibilitatea. Etorri gara libertatea, gizatasuna eta pakea behar dugulako, eta uste genuen Europan izango genukeela holakorik. Ez dugu kartzelan itxiak egon nahi, ez bait dugu deliturik egin. Bizitza duina nahi dugu eta babesa eduki, ginen egoeratan bizitza bera arriskuan bait genuen. Baldintza hauetan aztarnak uzteak ez digu askatasunik ematen gure etorkizuneko aukerak gauzatzeko, hala nola adibidez, beste herrialdeetan jadanik dauden gure familiak eta komunitateak biltzeko aukera. (23)
LAMPEDUSATIK IRTEN NAHI DUGU, GURE JATORRIZKO HERRIALDEETATIK IHESIZ BILATZEN ARI GAREN BABESA EDUKITZEKO. GUTAKO ASKOK GOSE GREBAN ETA EGARRI GREBAN GAUDE ETA GURE ESKARIAK BETEAK IZAN ARTE EZ DUGU UTZIKO. (34)

3.- Renzik (Italiako Gobernuko Presidenteak), Fuocoammare filmaren kopia bat oparitu zien, Europako Batasuneko bilera gorenetako batean, estatu europearren buruei eta DVDrekin batera zihoan oharran eskribitzen zuen: “Harreraren magia eta Lampedusako jendearen apartako birtuteak kontatzen duen lana. Lampedusako jendearentzat etorkina, beti eta ezer baino lehen, gizaki bat da”.